Albisteak

 

Urduñako Udalak LED teknologia instalatzeko lanen 3. faseari ekingo dio laster. Horren barruan sartzen da harresiko argiteria eta futbol zelaiko fokuak -azken horiek bereziki garrantzitsuak dira horrelako argiek asko kontsumitzen dutelako. Lizitazio horretako prezioa 90.689,50 eurokoa da, hala ere, Urduñako Udalak diru laguntza izango du lan horiek ordaintzeko. %45ekoa izango da gutxi gorabehera.

Aurreko faseetan hirigune historikoko eta Gernika plaza inguruko faroletako argiak aldatu ziren eta dagoeneko hiriak urtero 50.000€ inguru aurrezten ditu LEDa instalatu gabe zegoen urteekin alderatuta. Urduñak aspalditik azpimarratzen eta garatzen ditu energia aurrezteko politikak eta datozen urteetan ere lerro horretatik jarraitzeko asmoa du.