Albisteak

 
Datorren urriaren 12an  Urduña Hiria 2019 Ziklo-kros Sari Nagusia izango da, estatu mailan diziplina honen egutegia abiatuko duen proba. Lasterketan 350 kirolari baino gehiagok parte hartuko dute, cadete, júnior, máster, sub-23 eta élite kategorietan. Emakumeei bideratutako tanda berezia ere izango da eta 6 eta 14 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako proba ere egingo dute. Hitzordua 11:00tan hasi eta 16:00ak arte luzatuko da, eskola eta zezen plaza inguruan.