Albisteak

 
Laudioko Kirikiño Aisialdi Taldeak Tertangako etxera iteera antolatuko du azaroaren 1etik 3ra. 2006 eta 2014 urte artean jaiotako eskualdeko haurrentzat izango da. Urduñako taldea Renfeko tren geltokitik irtengo da. Bazkideek 55€ ordaindu beharko dituzte eta ez bazkideek 60€. Izena emateko izenemateakirikino@gmail.com-era idatzi edo 688 72 66 65 telefono zenbakira deitu beharko da urriaren 21a baino lehen. Ondoren familientzako informazio bilera egingo dute, urriaren 23an.