Albisteak

 

Emakundek Beldur Barik Jarrera! lehiaketaren 10. edizioa antolatuko du aurten eta, horrekin batera, Aiaraldeko txapelketa ere egingo dute eskualdeko Udalek. Ohi bezala, 12-26 urte bitarteko gazteek hartu dezakete parte haien ekoizpenekin. 400 euroko sei sari egongo dira eta 300 euroko bi, ikus entzunezkoak eta horrelakoak ez diren proiektu irabazleentzat. Lanak entregatzeko epea azaroaren 5ean bukatuko da. Eskualdeko sari banaketa orokorra azaroaren 22an izango da, Okondon, 18:00etan. Iaz Urduñan izan zen. 

Lehiaketa orokorrari buruzko informazio gehiago hemen: https://www.beldurbarik.eus/eu/

 Oinarriak (PDF 285KB)