Albisteak

 

Petra Sparrer bidai-idazlea, Alemaniako Michael Müller Verlag argitaletxekoa, Urduñan emango du eguna datorren larunbatean, urriaren 5ean. Euskal Herriari buruzko gida egiten dabil eta bertan, Donosti eta Bilboko kontuak azaltzeaz gainera, txangoak proposatuko ditu kostalde zein barrualdeko herrietara, Urduña barne. Egun horretan hiriko hirigune historiko-monumentala ezagutuko du Turismo Bulegoko profesionalen eskutik eta, ondoren, inguru naturalean ere mugilduko da. Besteak beste, Txarlazo mendia eta Nerbioi ibaiaren jauzia bisitatuko ditu. Urduñako denda eta jatetxeetatik ere ibiliko dira.

Sparrer Euskal Herrian dago irailaren 9tik Turismoaren Euskal Agentzia-Basquetourrek hainbat erakunderekin elkarlanean antolatutako bidaian, Urduñako Udala barne. Gida alemanieraz argitaratuko da eta bertan Euskal Herriaren historia, gastronomia eta kultura hartuko ditu barne, baita erabilgarria den informazioa ere, hala nola jatetxe, hotel eta denden helbideak eta aire librean egiteko jarduerak.

Turista alemaniarrak

Alemaniatik 100.000 bisitari baino gehiago etortzen dira urtero Euskal Herrira. 2011. eta 2017. urteen artean, Alemaniatik etorritako turisten kopurua %50 igo zen Euskadin. Alemaniatik etorritako turisten kopurua garrantziaz hirugarrena da, Frantzia eta Erresuma Batuaren ondoren. Suitzari dagokionez, 20.000 bisitari baino gehiago datoz Euskal Herrira eta Austriatik 12.000 (azken urteotan bi herrialde horiek hazkunde aipagarriak izan dituzte).