Albisteak

 

Urduñako Bitxobola talde ekologistak klimaren larritasunaren harira aurkeztutako mozioa babestu zuen Urduñako Udalak irailaren 25eko udalbatzan. Proposamenak aurrera egin zuen EH Bilduko tokiko gobernuaren aldeko botoei esker. EAJ-PNV abstenitu zen.

Besteak beste, Urduñak 8 hilabeteko epean diagnostiko bat osatzeko konpromisoa hartu zuen. Aztertuko dira zeinduk diren aldaketa klimatikoan eragina duten udal eskuduntzako faktoreak, Urduñak aurrera pausoak eman ditzan 4/2019 Jasangarritasun Energetikoari buruzko legera gerturatzeko.

Diagnostiko horren emaitza kontuan hartuta, prozesu partehartzailea ere abituako du, 2020 urtean planifikazioa osatzeko. Guzti horren helburua izango da negutegi efektudun gasen isurketa etetea.