Albisteak

 

Urduñako Udalak ekin dio dagoeneko hiriko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako III. Plana (2020-2022) egiteko prozesuari eta urduñarren eskaera, interes eta premietara ahalik eta gehien egokitzea izango du helburu. Horretarako, Berdintasun Arloak prozesu parte hartzailea abiatu du, herritarren balorazioak, ekarpenak eta proposamenak jasotzeko helburuarekin. Horretan parte hartzeko atxikita dagoen galdetegia bete beharko da eta aaginagalde@gehilan2000.com e-porta helbidera bidali. Informazio gehiago jasotzeko aukera dago aaginagalde@gehilan2000.com helbidean. Horiek entregatzeko epea datorren urriaren 7an bukatuko da, astelehenean.

Eusko Jaurlaritzak zehaztutako lerroen arabera, 2009an, gure udalak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Plana onartu zuen; eta, ostean, 2015ean, 2018ra arte luzatutako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana (2015-2017). Eusko Jaurlaritzak onartutako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen I. kapituluko 15. artikuluan xedatutakoaren arabera, udalek emakumeen eta gizonen berdintasunerako planak edo programak onetsi beharko dituzte.

Oharra (PDF 174KB)

Galdetegia (PDF 115KB)