Albisteak

 
Emaitza oso positiboak lortu ondoren, Urduñako Turismo Bulegoak udako kanpaina itxi eta udazkenera begira jarri da dagoeneko. Bisitarien kopuruak %20 egin du gora ekainean, uztailean eta abuztuan, eta, horri esker, urte honetako joera orokorra mantentzen da. Aurtengo ekitaldiko lehenengo 6 hilabeteetan bulegoan erregistratutako turista kopurua iazkoa baino %25 handiagoa da.

Hiriko okupazio tasa 2018ko udan %48koa izatetik %66 izatera igaro da aurten. Hala ere, bereziki azpimarratzekoa da abuztuan %92koa izan dela. Bisitarien batEzbesteko egonaldiak bi egun eta erdiko muga gainditu du.

Udal Turismo Bulegoak udan eskaini dituen bisita gidatuetako parte-hartzea ere bikoiztu da aurreko urtetik hona. 2018ko urtarriletik abuztura bitartean 539 pertsonek parte hartu zuten eta aurten, garai horretan ere, 1.085 partaide izan ditu ekintzak.

Halaber, nabarmentzekoa da Urduña bisitatzen dutenen gehiengoa Bizkaiko biztanleak direla - bisitari guztien %26a- eta, jarraian, Kataluniatik etorritakoak (10,8%) eta Madrilekoak (%9,8) daudela. Atzerritik datozen pertsonen artean frantziarrak bereziki kontuan hartzekoak dira, izan ere, %47a dira.