Albisteak

 
Aurten ere astialdiko begiralea izateko ikastaroa eskainiko du Bizkaiko Urtxintxa eskolak Urduñan. 150 ordu teoriko eta 160 ordu praktiko egin beharko dira, urritik hasita eta maiatzera bitartean. Urduñako Eskola publikoan izango dira saioak. Ikastaroak 450 euroko prezioa du. Parte hartzeko aukera izango dute 2019a amaitu baino lehen 18 urte beteta dituztenek eta euskaraz komunikatzeko gai diren pertsonek. Informazio gehiago jaso daiteke www.urtxintxaeskola.eus webgunean.
 
Kartela (PDF, 70KB)