Albisteak

 

Urduñako Udalak aurten ere Aiaraldea eskualdeko Laia Eskola programan parte hartuko du, Arabako Foru Aldundiak bultzatuta. Irailaren 17ko goizean aurkeztu da programa, Laudioko Udalean. Sole Lezameta Astrain, Berdintasun Arloko zinegotzia bertan izan da Urduñako Udalaren izenean. Laia Eskolaren helburua da emakumeen jabekuntza edo ahalduntze prozesuetan laguntzea, haien parte hartze sozio-politikoa indartzeko tresna eta dinamiken bitartez, eta, aldi berean, emakumeekin eta gizonekin lan egitea, guztiekin, berdintasunaren alde. Parte hartzeko espazio bat izango da, berdintasunaren aldekoa, batez ere, elkarrekin biltzeko.

2019-2020 ikasturteko egitaraua datozen hilabeteetan zehar zabalduko da ekintza ugarirekin. Urduñan azaroaren 16an autodefentsa feministako tailerra egongo da Maitena Monroyren eskutik, fisioteratpeuta eta emakumeen aurkako indarkeriren kontrako aditua dena. 10:00etatik 14:00ak arte eta 15:30etatik 19:30ak arte izango da, euskeraz eta gazteleraz. Bestetik, udaberrian, "Zer daki zure gorputzak eta zuk (oraindik) ez?" ikastaroan parte hartzeko aukera egongo da. Patricia Verdés Giménez eskainiko du, berdintasunerako agentea, psikologoa eta sexologian aditua. Astelehenero egingo dute, martxoaren 9tik maiatzaren 4ra, 17:00etatik 19:30ak arte Alondegian. Gaztelaniaz egingo da.

Informazio gehiago jaso daiteke atxikitako PDF dokumentuan. Izen emateak egin beharko dira berdintasuna@urduna.com e-postan edo 945 38 30 03, luz. 22 telefonoan.  

Programa (PDF 857KB)