Albisteak

 
Datorren irailaren 14an Urduñako skate parkeak Euskal Herriko Kutxabank Euskoriders Skateboard txapelketako azken proba hartuko du. Bertan erabakiko da Street modalitateko irabazlea. Horretan kaleko elementuetan oinarritutako oztopoak gainditu beharko dituzte irristalariek.

Lehenbizikoz antolatu dute horrelako txapelketa bat hirian eta Euskadiko skateboarder onenek parte hartuko dute. Skateboard Batzordeak antolatuko du hitzordua, Euskal Herriko Irristaketa Federazioaren parte dena. Ekitaldia 16:00etan hasiko da eta 21:00ak arte egongo da horretaz gozatzeko aukera. Izena emateko aukera (10€ federatuta ez daudenentzat) ere egunean bertan irekiko da, 15:00etan.

Uztailean hasi zuten liga Muskizen, eta Gasteizen eta Bilbon ere izan dira. 30 lehiakidetik gora elkartzea aurreikusi dute, batez ere 14 eta 25 urte bitarteko gazteak baina 5 urteko haurrak ere izango dira erakustaldiak eskaintzen.

Kartela (PDF, 402KB)