Albisteak

 
Urduñako erretiratuen klubak irteera egingo du Pasaiara (Gipuzkoa) irailaren 26an, ostegunean. Egun horretan San Marcos gotorlekua eta herriko gune historikoa bisitatuko dituzte, badiatik itsas bidaia egingo dute eta bertako jatetxe batean bazkalduko dute. Hiritik 9:00etan irtengo dira eta 19:00etan itzuli.

Ekintzan parte hartzeko 47€ ordaindu beharko du pertsona bakoitzak. Bazkide ez direnek 57€ ordaindu beharko dituzte. Izen emateak taldearen lokalean egin beharko dira irailaren 18an, 11:00etatik 13:00ak arte.