Albisteak

 

2018-2019 ikasturtean edota 2019ko udan zehar euskara ikastaroak egin dituzten pertsonek euskara ikasteagatiko udal diru-laguntzak eskatu ahal izango dituzte 2019ko irailaren 16tik urriaren 17ra arte. Deialdi horren oinarriak eskuragarri daude atxikitako dokumentuan.

Interesa duten pertsonek Udal Bulegoetan (Zaharra, 2) eskuragarri dute eskabide orria. Hori bete eta izenpetu beharko dute eta hobako agiri hauekin batera aurkeztu:
-NANaren fotokopia.
-Matrikularen ordainagiria (*)
-Ikastaroaren aprobetxamendu agiria, euskaltegiak luzatuta (*)
-Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak jaulkitako lan-bizitzaren egiaztagiria, -eskatzailea ikasturtean zehar langabezian egon bada (**)

(*) Urduñako udal-euskaltegian ikasi duten pertsonen kasuan ez da beharrezkoa izango adierazitako dokumentu hauek aurkeztea.
(**) Agiria eskuratu ahal izateko egun batzuk behar dira.

Oinarriak ikusi (PDF; 3,25MB)