Albisteak

 
"Urduña Onddotan" 1. asteburu gastro-mikologikoaren arrakasta dela eta, Urduñako udaleko Ekonomia Sustatzeko Arloa 2. edizioan lanean ari da dagoeneko.

Pintxoak edo menuak eskaintzen dituzten ostalari orok izena emateko aukera izango du irailaren 13a baino lehen Udal Bulegoetan (Zaharra, 2) 9:00etatik 13:00ak arte.

Informazio gehiago jaso daiteke Ekonomia Sustapenerako Arloan edota behargintza@urduna.com helbidera idatzita.