Albisteak

 
Urduñako osasun zentroko profesionalek Aurretiazko Borondateen Dokumentua lantzeko tailerraren edizio berria eskainiko dute. Bi hitzordu izango dira, irailaren 25ean eta urriaren 2an, Alondegian, 19:00etatik aurrera. Lehenengo saioan informazioa emango dute ABD edo Aurretiazko Borondateen Dokumentuari buruz eta bigarrenean beharrezko dokumentazioa prestatu eta bidaltzeko laguntza eskainiko dute.

Izena emateko aukera egongo da Alondegian bertan irailaren 2tik aurrera. Dauden 20 plazak betetzean itxiko da horretarako aukera.

Aurretiazko Borondateen Dokumentuaren inguruko informazio gehiago jaso nahi baduzu, egin klik Eusko Jaurlaritzaren esteka honetan.