Albisteak

 
Urduñako Jai Alai pilota elkarteko kideak lanean ari dira datorren abuztuaren 31an hiriko frontoian izango den eskupilota jaialdia antolatzeko. Partidak 17:30etan hasiko dira eta Koroatze jaien parte izango dira. Lehenengo norgehiagokan Mikel Gorostizaga urduñarrak parte hartuko du, Delikako Joseba Albizuriren aurka. Abadiñoko Ainhoa Urienek eta Urduñako Ekiñe Otaolak osatutako bikoak aurre egingo dio arratsaldeko bigarren partidan Asteasuko Irati Otaegi eta Laukizeko Nagore Bilbaori. Jaialdiko azken partidan Amurrioko Guerrerok eta Iriartek aurkari izango dute Maeztuko Jauregik eta Ubideako Beobidek osatutako bikoa. Sarrera doakoa izango da.

 Kartela (PDF 380KB)