Albisteak

 
Igel Abestokia txokoa lanean ari da dagoeneko Euskal Kanta Herrikoen 6. Topaketa antolatzeko. Aurten irailaren 8an izango da, 12:30etatik 15:30etara, Koroatze jaietako egitarauaren barruan. Egun horretan bat egingo dute Laudioko Arloteek, Deustoarrek, Deustuko Kantagintzak, Amurrioko Ugartekoek eta Urduñako Oilarrek. Gainera, tokiko Santa Zezilia bandaren laguntza izango dute. Aurtengo edizioan itsasoarekin zerikusia duten abestiak izango dira protagonista.