Albisteak

 

Abuztuaren 30ean hasita, irailaren 1era arte luzatuko dira aurten Urduñako Koroatze jaiak. Ohi bezala, egitarau zabala egongo da, adin eta gustu guztientzat: haurrentzako jokoak, eskupilota partidak, buruhandi eta erraldoien kalejirak, dantzaplazak, bolo txapelketa, etab. Musika protagonista izango da ostiral eta larunbatean, Urdufolk jaialdia dela eta. Igandean, berriz, gastronomia izango da Foru plazako jaun eta jabe, izan ere, espazio horrek Urduña Hiria marmitako txapelketaren XI. edizioa hartuko du eta Bizkaiko IV.a.

ABUZTUAK 30, OSTIRALA

  • 19:00 El Trasno bandaren kalejira
  • 20:30 Urdufolk banda lehiaketa, Foru plazan
  • 22:30 Urdufolk kontzertua: Enekora

ABUZTUAK 31, LARUNBATA

  • 11:00-14:30 Puzgarriak, aurpegia margotzeko tailerra eta apar festa, Foru plazan. Euria egiten badu, frontoian izango da.
  • 13:00 Txistu-poteoa Getxa Goi taldearekin.
  • 17:30 Eskupilota partiduak frontoian, Jai Alai Pilota Eskolak antolatuta.
  • 19:00-21:00 XI. Koroatze Bolo Txapelketa, bolatokian, Orduña Txolope Bolatoki K.T. antolatuta
  • 20:30 Urdufolk banda lehiaketa, Foru plazan
  • 22:30 Urdufolk kontzertua: Lépoka.

IRAILAK 1, IGANDEA

  • 10:30 Desfilea eta meza Antiguan, 11:00etan
  • 12:30 El Trasno bandaren kalejira.
  • 13:00 Sociedad Coral Orduñaren kontzertua Antiguako Santutegian.
  • 09:00-13:30 XI. Urduña Hiria Marmitako Txapelketa eta Bizkaiko IV. lehiaketa, Igel Abestokia Txokoak antolatuta.
  • 11:00-13:00 XI. Koroatze Bolo Txapelketa, bolatokian, Orduña Txolope Bolatoki K.T. antolatuta
  • 12:30 Erraldoien kalejira, Bihotza Konpartsaren eskutik.
  • 13:30 Santa Zezilia bandaren kontzertua, Foru plazan.
  • 19:00 Dantzaplaza Erdizka Lauetan taldearekin.

IRAILAK 8, IGANDEA

  • 12:30 Euskal Kanta Herrikoen topaketa

 Kartela (PDF 60KB)