Albisteak

 
Urduñako Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek informazioa eskaintzen dute estatuak ematen dituen hainbat gizarte hobarien inguruan. Horien helburua da aukera ekonomiko txikiakoak dituzten kontsumitzaile kalteberak babestea.

Gizarte bono elektrikoa, termikoa eta telefonikoa dira. Informazio gehiago jaso edo eskaera kudeatzeko laguntza eskatu daiteke udal Gizarte Zerbitzuetan (Zaharra, 2) edo 945 38 30 03 telefonora deituta, astelehenetik ostiralera 9:00 a 13:30 edota gizartekintza@urduna.com helbidera idatzita.

Esteka hauetan klik eginda ere informazio gehiago jaso daiteke:

Gizarte bono elektrikoa: https://selectra.es/energia/info/bono-social
Gizarte bono termikoa: https://preciogas.com/faq/bono-social-termico
Gizarte bono telefonikoa: https://www.comparaiso.es/manuales/abono-social-telefono