Albisteak

 

Ekonomia Sustapeneko Arloak positiboki baloratu du Urduña Bono Denda kanpainaren 2. edizioa. Maiatzean burutu zen hori tokiko merkataritza sustatzeko asmoz. Deialdi horretan 24 saltokik parte hartu dute, aurrekoan baino 5 gehiago. Horien artean guztira 1.392 bono banatu ziren, eta Urduñako herritarrek 1.237 erabili dituzte. Horietako bakoitzak 5 euro aurreztea ahalbidetzen zuen, beraz, Urduñako Udalak guztira 6.185€ laguntza eskaini du hiriko saltokietan egindako erosketetarako.

Kanpaina hori urtero egitea da arlo horren asmoa, dagoeneko errotuta dauden beste ekimen batzuekin batera, izan ere, tokiko erosketak sustatzea hiriko ekonomia suspertzeko ardatzetako bat da.