Albisteak

 

Urduñako Gazteguneak bi irteera eskainiko ditu uztailean, Gazte Planak 2019 programaren barruan. 12 eta 16 urte arteko pertsonei zuzenduta egongo dira eta, berrikuntza moduan, arratsaldez izango dira. Modu horretan bateragarriak izango dira 'Udan euskaraz' udal udalekuekin.

Uztailaren 23an, asteartean, Sopuerta Abenturara egingo dute irteera, arborismoa egiteko. Urduñatik autobusean irtengo dira 14:30ean eta itzuliko dira 19:30ean. Hilaren 29an, astelehenean, irteera Sobrón Aventurara izango da. Bertan kayak ekintza egingo dute. Egun horretan 15:00etan irtengo dira eta 19:30ean itzuli.

Irteera horietara bertaratzeko aurrez izena eman beharko da, uztailaren 16a baino lehen. Alondegian egongo da horretarako aukera, goizez, edo posta elektronikoa erabilita. Honekin batera dagoen izena emateko fitxa bete eta eragintza@eragintza.eus helbidera bidali beharko da. Bietan 5 euroko fidantza ordaindu beharko da eta ordainagiria izena ematean aurkeztu. Fidantza hori ekintza egiten den egunean itzuliko da.

Informazio gehiago jasotzeko aukera dago Urduñako Udaleko Euskara, Hezkuntza eta Gazteria arloan, 945 38 30 03 luz.52 telefonora deituta edo euskara@urduna.com helbidera idatzita.

Kartela (PDF 5,7MB)

Izen-emate orria - Sobrón Aventura (PDF 82KB)

Izen-emate orria - Sopuerta Abentura (PDF 85KB)