Albisteak

 

Aurreko ekainaren 15ean, larunbatean, udalbatza berria osatu zen. Ezohiko saio horretan Itziar Bigur Ugartek, EH Bilduko zerrendaburuak, aldeko 6 boto -11 ziren guztira- jaso zituen eta alkate izendatu zuten. Berea taldea ere bozkatuena izan zen aurreko maiatzaren 26an izan ziren udal hauteskundeetan. Bigurik aginte makila jaso zuen Idoia Aginako Arbaizaren eskutik, 2015etik hiriko alkatea izan zena. Urduñan lehenego aldiz jaso du alkatetza emakume batek beste emakume baten eskutik. Bigurik azpimarratu zuen “partehartzea agintaldiaren ardatza” izango dela.

2023 urtera arte EH Bilduko 6 zinegotziek osatuko dute tokiko gobernua. Urduñako 12 udal arloak haien esku geratuko dira: Juan José Sanz Pérez (Obrak eta lanak, eta Ruzabal), Luis Félix García Sodupe (Ekonomia Sustapena), Sole Lezame Astran (Gizarte Ongizatea eta Berdintasuna), David Gutiérrez Martínez (Kultura, Euskara, Kirola eta Hezkuntza) eta Elena Urruela Herran (Hirigintza eta ingurumena, eta Gazteria). Itziar Bigurik koordinatuko du Barne Erregimena, Ogasuna, Partehartzea eta Memoria Historikoa.

Ruzabal

Osoko bilkura horretan Ruzabaleko batzako herrietako ordezkariak ere izendatu zituzten. Josu Goti Lendoñogoitiko alkate hautatu dute bertako herritarrek. Bestetik, Mercedes Elejalde Lendoñobeitiko arduraduna izango da eta Julián Elejalde Mendeikakoa. Belandian Jon Ander Orue jarduneko alkatea izango da. 6 hilabeteko epean beste pertsona bat aurkeztuko ez balitz lekukoa hartzeko, kudeaketa batzorde bat izendatuko da.