Albisteak

 

Dagoeneko hasi dira Ctra. Vitoria kaleko urbanizazio lanak. 2019 urtean Urduñako Udalak egingo dituen inbertsioetatik nagusienetariko bat da hori. Hobekuntza proiektuak 170.250,97 euroko kostua izango du udalarentzat eta, aurreikuspenen arabera, gutxienes 3 hilabeteko iraupena izango dute.

Gernika plazatik hasita, osasun zentroraino zabalduko da proiektua, dagoeneko berrituta dagoen Harategi kalearekin lotzeko asmoz. Oinezkoentzako espaloi segurua eraikiko da, argiteria berriarekin. Horretarako kenduko da gaur egun kale horren eta Antzinako Andra Mari ikastetxearen artean dagoen horma, mantenu faltagatik hondatuta dagoena. Horren ordez hesi bat kokatuko da, kale berrian argia sartzea eta segurtasun handiagoa egotea bermatzeko.