Albisteak

 

Urduñako Udalak laster ekingo dio Los Milanos zabortegia berreskuratzeko lanei, La teta Iturriaren iparraldean kokatzen dena. Horiekin hainbat helburu lortu nahi ditu Udalak; batetik, hondakinen masara sartzen den ur kantitatea murriztu nahi du -lixibiatuen balizko produkzioa txikitzeko- eta, bestetik, animaliek eta pertsonek hondakinekin izan dezaketen kontaktua urritzea. Gainera, inguru horretan legez kanpoko isurketak saihestu nahi dituzte.

Hondakindegiak, orokorrean, lurraren kutsaduraren iturbururik garrantzitsuenak dira. Batzuetan, gainera, uretan eragina izan dezake -isurketetakoetan eta baita lur azpikoetan ere- eta, airearen kalitatea ere kaltetu dezakete.

Lan horiek Geyser HPC enpresari esleitu zaizkio 150.082,65 euroren truke. Gastu horren zatirik handiena ordainduko da Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen sailetik jasotako 107.173,31 euroko diru-laguntzari esker. Horiek garapen jasangarria bultzatzera bideratuta dauden ekintzak lantzen dituzten tokiko erakundeetara eskaintzen zaizkie