Albisteak

 

Mugi zaitez! ¡Muévete! programak darrai. Maiatzean hitzordu berri gehiago egongo dira zahartze aktiboa sustatzeko asmoz. Ekintza guztiak doanekoak dira, 60 urtetik gorakoei zuzenduta daude eta ez da aurrez izena eman behar. Ohi bezala, erretiratuen klubeko egoitzan izango dira. Informazio gehiago jasotzeko aukera dago Ongizate Arloan (Zaharra, 2) edo 945 38 30 03 telefonora deituta.

  • Astelehena 20, 17:00. Hitzaldia: Adinari lotutako ikusmen galera.
  • Asteartea 21, 12:00. Gimnasia saioa.
  • Asteazkena 22, 12:00. Memoria tailerra.
  • Astelehena 27, 17:00. Hitzaldia: Aho-hortzetako osasuna.
  • Asteartea 28, 12:00. Gimnasia saioa.
  • Asteazkena 29, 12:00. Memoria tailerra.

Kartela (PDF 468KB)