Albisteak

 
Ohikoa denez, Otxomaio jaien bitartean zabor bilketa eta kale garbiketa zerbitzuak handituko dira. Horrela, beirari dagokionez, hiru edukiontzi gehiago jarriko dira eta jasotzea astean bi aldiz egingo da. Organikoko eta errefuseko bi edukiontzi gehiago ere jarriko dira. Foru plazan plastikorako eta beirarentzako sei edukiontzi txiki jarriko dira. Era berean, gogoratu nahi da jaietan ere bakoitzaren ardura dela kaleak garbi mantentzea, hondakin bakoitza dagokion tokian uztea horretarako jarri diren baliabideak erabilita.