Albisteak

 
Ohi bezala, Urduñako Txirrindularitza Elkarteak Urduña Hiria Junior Klasikoa froga antolatuko du maiatzaren 1ean, asteazkena. Aurten horren 47. edizioa izango da. Udalerri ingurutik igaroko dira partehartzaileak ibilbidea jarraituta. 7 bira egin beharko dituzte guztira. Guztira 94km egingo dituzte. Horrez gain, kirol taldeak irteerak egingo ditu larunbatero, Urduñatik Balmasedara 4an, Dimara 11n, Langraiz Okara 18an eta Medinara 25ean. Lehenengoan 9:00etan abiatuko dira eta gainontzekoetan 8:30ean. 95 eta 110km bitarteko ibilbideak osatuko dituzte.