Albisteak

 
Urduñako Haurreskola publikoak 2019/2020 ikasturtera begira izena emateko epea irekiko du maiatzaren 2an eta hilaren 10ean itxiko da, ostirala. Deialdi hori 208 eta 2019 urteetan jaio diren haurrei zuzenduta dago bereziki, hezkuntza zikloa irailean, urrian edo azaron hasteko. Horretan interesa duten familiek, gainera, parte hartu ahalko dute maiatzaren 2an izango den ate irekien jardunaldian, 17:00etatik 18:30ak arte.