Albisteak

 
Urduñako Udalak aurtengo Otxomaio jaiak ere euskaraz bizitzeko dei egin nahi die herritar guztiei. Helburu hori lortzeko, Euskara Arloak sentsibilizazio kanpaina berezia diseinatu du azken asteetan eta Otxomaioak euskalduntzeko 'aho eta belarriak bizi-bizi eta prest' izateko gonbita luzatuko du ekimen horren bitartez. Jai esparruan euskarazko musika eta jarduerak indartzearekin batera, jaiak euskaldun bilakatzeko ardura guztiona dela gogoratu nahi ditu arloak. Horretarako jai egunetan puxikak banatuko dira herritarren artean aurtengoan. Horietan "Gora Otxomaio Euskaldun!" leloa jasota egongo da.