Albisteak

 

Urduñak Korrikaren 21. edizioaz gozatzen jarraitzen du. Korrika Kulturalaren parte diren ekitzen artean, hurrengo larunbatean, apirilaren 13an, kirol ekintza handia antolatuko da Foru plazan bertan. 'Izerdi-patsetan euskaraz' izenburupean, hiritarrek aukera izango dute hainbat kirol ekintza praktikatzeko euskaraz. Aurreikusitako ekintzak hurrengoak izango dira:

  • 10:00 Izen-ematea eta girotzea
  • 10:30 Beroketa saioa
  • 11:00 1 SAIOA: Kardiobox, Yoga familian eta Pitch&Putt
  • 11:45 Atsedena, hamaiketakoa eta izen-ematea
  • 12:15 2 SAIOA: Zumba, Pilates familian eta Pitch&Putt
  • 13:00 3 SAIOA: Korrikaldi-herrikoia
  • 13:20 Luzamenduak eta amaiera
  • 13:45 Txistu-kalejira Foru Plazatik abiatuta, herrian zehar

Izena ematen duten pertsona guztiek botellinak jasoko dituzte oroigarri moduan eta eskainiko den hamaiketakoan parte hartzeko aukera izango dute. Azpimarratzekoa da kardiobox saioak ez duela partaide mugarik izango, baina yoga eta pilates saioetan gehienez 50 pertsonek parte hartu ahalko dute -bakoitzak etxetik ekarri beharko du esterilla. Pitch&Putt saioan, bestetik, 15 pertsonek parte hartu ahalko dute gehienez.

 Egitaraua deskargatu (PDF 812KB)