Albisteak

 

Urduñako Udalak gaur hasi ditu geltokiko bidea konpontzeko obrak. Aparkaleku txikia eta sarbideko aldapa berrituko dira eta oinezkoentzat bide berria egingo da, segurtasuna bermatzeko. Bestetik, hurrengo hilabetetan geltokiko aparkalekua konponduko du Renfek, beraz, inguru osoa berrituko da nabarmen.

Bestetik, azpimarratzekoa da Gran Vía kaletik tren geltokirainoko sarbidea moztuta egongo dela martxoaren 21etik aurrera inguru hori hobetzeko egiten ari diren lanak bukatu arte. Antiguako Paselekutik igaro beharko da geltokira. Barkatu eragozpenak.