Albisteak

 
Urduñako VI. Feria Agroekologikoan izena emateko epea zabalik egongo da martxoaren 20tik apirilaren 5era. Azoka hori apirilaren 27an izango da aurten. Interesdunek bidali beharko dutemezu elektroniko bat feriak@urduna.com helbidera epe horren barruan. Bertatik jasoko dute izen ematea osatzeko galdetegia eta oinarriak: parte hartzekoak eta salmenta guneak esleitzeko jarraituko direnak ere. Eskaerak jasotzeko epe hori bukatuta, astebeteko epean, emaitza jakinaraziko da.