Albisteak

 

Urduñako Udalak URAko arduradunekin bilera egin du, Uraren Euskal Agentziarekin, hirian azkenaldian izan diren uholdeengatik eta ibaiak dituen arazoak lantzeko asmoz. Bilera horretan parte hartu zuen Idoia Aginakok, alkateak eta arloko zinegotziak, Itziar Bigurik, 2019ra begirako ekinbideak zehazteko.

Urduñak hainbat kezka adierazi ditu: azkenaldiko euriteen ondorioz izan diren uholdeak, Arbietoko zubia eta Garbigunetik gertu ibaian izan den lur-irristatzea. Agentziak aurtengo udan hainbat lan egikaritzeko konpromisoa hartu du arazo horiei aurre egiteko. Arbietoko zubian hori baino lehen dagoen noria -presa- txikiagotuko du eta ibilguan pilatuta dagoen materiala garbituko du: harriak, lokatza, zuhaitzak eta bestelako landaredia. Garbiguneko lur-irristatzeari dagokionez, URAk ibaiaren ertza egonkortzeko proposamena aurkeztuko du.

Bestetik URAk adierazi du Udalarekin eta Urduñako Ekologista Taldearekin lankidetzan adituko dela talde horrek prestatu duen hurrengo deialdira begira; Martxoaren 24an herritar ugari elkartuko dira ibaia garbitzeko asmoz. Hitzordu hori herritar guztiei zabalik egongo da. Foru plazatik hasiko dira goizeko 11:00etan.