Albisteak

 

Bizkaiko Foru Aldundiak lau lankidetza-hitzarmen onartu ditu orain dela gutxi Bermeoko, Lanestosako, Otxandioko eta Urduñako babes zibileko boluntarioen taldeetako kideek beharrezko prestakuntza eta baliabide teknikoak jasoko dituzte hasiera batean eta Bizkaiko Foru Aldundiaren suhiltzaile-etxeetako suhiltzaile profesionalak iritsi arte jardun ahal dezaten.

Hitzarmen horiek foru erakundearen eta udalerrien artean lankidetza abiarazteko oinarriak ezartzen dituzte. Hala, babes zibileko boluntarioen taldeetako kideek Foru Aldundiak eskaintzen dituen beharrezko prestakuntza eta baliabide teknikoak jasoko dituzte hasiera batean. Bestalde, udalek lokal, pabiloi edo higiezin bat izango dute Foru Aldundiak utzitako ibilgailuak eta materiala gordetzeko eta zaintzeko. Era berean, gutxienez sei pertsonez osaturiko taldea izango dute, hori baita antolaketa-mota horretarako eskatzen den gutxieneko langile edo kide kopurua.

Bestalde, Urduñako Udalarekin adostutakoan barne hartzen da Bizkaiko Foru Aldundiak basorako autoponpa-kamioi pisutsua utziko diola hiriko taldeari eta 9 boluntarioentzako ekipamendu osoa ere jasoko dutela: jantziak, botak, kaskoa eta eskularru bereziak.