Albisteak

 
Martxoaren 28an hasiko da "Zaintzen baduzu, zainduko zaitugu" laguntza taldea. Zainduz udal programaren ekimen berria da hori, menpekotasuna edo desgaitasuna duten senideak zeintzen dituzten pertsonei zuzendutakoa. Saioak 15 egunean behin egingo dira, Alondegian. Ostegunetan izango dira, 16:00etatik 17:00ak arte eta osasuna sustatzeko helburua izango dute. Besteak beste, barreterapia, erlaxazioa, baliabideen inguruko hitzaldiak eta aisialdia irteerak egongo dira. Izena emateko Gizarte Zerbitzuetara idatzi beharra dago (gizartekintza@urduna.com) martxoaren 15a baino lehen.