Albisteak

 
Urduñako Behargintzak, ostalaritzan lan egiteko gaitasunak jaso nahi dituzten langabetuentzat, pintxoak egiteko eta sukaldaritza sortzaileko ikastaro bat eskainiko du martxoan. Tailerra martxoaren 25etik apirilaren 17ra emango da, goizez, Alondegiko sukaldean. 12 toki daude. Interesa duten pertsonek eskaera orria, NAN fotokopia, CVa eta Lanbiden izen-emate ziurtagiria Udal Bulegoetan (Zaharra 2) aurkeztu beharko dituzte, goizez 9:00etatik 13:00etara martxoaren 15a arte, ostirala. Informazio gehiago behargintza@urduna.com helbidean.