Albisteak

 
Martxoaren 6an, asteazkenean, 21. Korrikaren aurkezpen ofiziala egingo dute Urduñan. Korrikako antolatzaileak bertaratuko dira egun horretan Alondegira, 19:00etan. Bide batez, hirian Korrika Kulturala antolatzeko lantaldeari ekingo diote. Batzarra irekia izango da eta edonork izango du parte harteko aukera. Aurtengo Korrika Garesen (Nafarroa) hasiko da apirilaren 4an eta Gasteizen bukatu da 14an, igandean. Urduñara hilaren 10ean iritsiko da, asteazkenean, goizaldeko 5:35ean. Euskara Arloan eskatu daiteke informazio gehiago: euskara@urduna.com