Albisteak

 
Urduñako Garbiguneak (Santa Clara auzoa, 1) kimaketa hondakinak kudeatzen ditu dagoeneko, aspalditik jasotzen zituen bestelako hondakinekin batera: tamaina handikoak, pneumatikoak, metalak, obra-hondakinak, egurrak edota elektrotresnak. Goizeko 9:00etatik 13:00ak arte eta 15:30etik 18:00ak arte dago Garbigunea zabalik, astelehenetik ostiralera. Larunbatetan duen ordutegia da 9:00etatik 13:00ak artekoa.