Albisteak

 

Martxoaren 2tik aurrera Aratusteak izango dira Urduñako kaleetako protagonistak. Larunbatean, 2an, ohiko mozorro lehiaketa egingo da Foru plazan. Horretan izena emateko epea 17:00etatik 18:00etara egongo da zabalik plazan bertan eta 18:30etatik aurrera izango da desfilea. Buruhandi eta erraldoiez gain, Akelarre Txarangak ere girotuko du arratsaldea. 19:30etatik aurrera jantzi ederrenen sariak banatuko dituzte. Heldu, gazte zein haurren taldeentzat 100€, 75€ eta 40€-ko sariak egongo dira. Bakarkako mozorro onenek 30 euroko saria jasoko dute, helduen zein haurren kategorian.

Bestetik, 3an Santa Zezilia bandak eskainiko du kontzertua eta 5ean txokolate jana eta diskofesta egingo dira. Jaia 10ean bukatuko da Getxa Goi txistulari taldearen kontzertuarekin 13:15ean.

Kartela (PDF 927KB)