Albisteak

 

Hirugarren urtez jarraian, Otxomaio Jai Batzordeak Urduñarren laguntza eskatu du 2019ko ospakizunen pregoilariaren eta txupineroaren hautaketa prozesurako. Herritarrek proposamenak bidaltzeko aukera izango dute otsailaren 1etik aurrera Alondegian egongo den buzoia baliatuta edota hemen (https://goo.gl/forms/DyJE6pi3WwOb4XMl1) dagoen galdetegia beteta. Facebook eta Twitterreko orrialdeetan ere bete daiteke inprimakia.

Izenak proposatzeko epea zabalik egongo da otsailaren 28ra arte. Ondoren Jai Batzordeak hartuko du erabakia, herritarrek egindako proposamenetan oinarrituta. 2018 urtean Gazte Asanblada izan zen pregoilaria, bere 25. urteurrenean, eta Aintzane Okerantza txupinera.