Albisteak

 
Tokiko enplegu planari esker, sei pertsonek lana izango dute hurrengo sei hilabeteetan. Aiaraldeko hainbat herritan lorezaintza eta mantenu lanak egingo dituzte. Pertsona horietatik bi urduñarrak dira. Azpimarratzekoa da ere bertan ekin diotela lanari; urtarrilean hasi dira hirian lanean. Hurrengo hilabeteetan eskualdeko programan parte hartzen duten beste herri batzuetara bertaratuko dira.