Albisteak

 
Urduñako Turismo Bulegoko datuen arabera, 2018 urtean 6.551 pertsonek erabili zuten udal zerbitzua, hau da, 2017an baino %15,58 gehiago. Azpimarratzekoa da datu horrek hobera egin duela lehenengoz 2014tik. Igoera hori udako garaian nabaritu da batez ere. 2017ko udarekin alderatuta, %20 hazi baitira datuak epe horretan. Planoak eta informazio orokorra eskatzeaz gain, jende gehienak natura turismoaren eta enogastronomiaren inguruko kontsultak egiten ditu. Turisten gehiengoa (%47,58) Estatutik dator, Madril eta Bartzelonatik batez ere. Bisitari gehienak (%50,39) 45 eta 65 urte artekoak dira.