Albisteak

 
Harategi kalea itxita egon da azken hilabeteetan inguru horren konponketa lanengatik. Kalea lautu da eta hormigoi inprimatuarekin asfaltatu da. Orain elkarbizitza kale bat da. Oinezkoek lehentasuna duten arren, autoek ere bertatik ibiltzeko aukera dute. Aparkalekuak mantendu eta zuhaitzak berritu dira, aurreko espezieak arazo ugari sortzen zituelako. Proiektu hau ordaindu da Eusko Jaurlaritzak HIRIGUNE programaren bitartez emandako diru-laguntza bati esket eta Viviendas de Vizcayaren hirigintza-aprobetxamenduari esker.