Albisteak

 

Urduñan salatu berri den eraso matxistaren aurrean, Urduñako Udalak adierazi nahi du erabateko irmotasunez gaitzesten dituela mota honetako erasoak, eta babesa eta elkartasuna adierazi nahi dizkio eraso tamalgarri honen biktimari, baita bere familiei eta ingurukoei ere. Udalak biktimaren esku jarri nahi ditu arreta zerbitzuak eta laguntza guztia. Gertaeraren berri izan duenean, Urduñako Udalak informazioa kontrastatu du ikuspegi osoa izateko asmoz eta eraso sexisten aurkako protokoloa martxan jarri da. Halaber, premiazko bilera gauzatu da informazio guztia batu eta erantzun instituzionala koordinatzeko helburuarekin, baita biktimari eta bere ingurukoei baliabideak eskaintzeko ere.

Nabarmendu nahi dugu mota honetako erasoak indarkeria matxistaren adierazpen arbuiagarrienak direla, baita gaur egun ere gure gizartean ematen diren genero desberdintasunarenak. Udal honek irmotasunez kontra egiten die.

Hori dela eta, Urduñako Udalak bat egingo du urtarrilaren 23rako Aiaraldeko Mugimendu Feministak deitu duen kontzentrazioarekin. Foru plazan izango da, 19:00etan. Halaber, manifestazioan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi die Urduñako herritar guztiei.