Albisteak

 

Dagoeneko ohikoa den Gabonetako Erakusleiho Lehiaketa izan da abenduan Urduñan. Aurtengo edizioan, 4.ean, sariak oso hedatuak egon dira parte hartu duten hamar saltokien artean. Maila teknikoan Luyando Ópticosek irabazi du 1. saria, lore-estilista den La Bonitak 2. saria lortu du eta Jorge Ugalde arkitekto teknikoaren sorkuntzak 3.a.

Lehenengoz lehiaketa honetan atal berezia sortu da soilik herri epaimahaiaren iritzia jasota. Azpimarratzekoa da parte-hartzea handia izan dela: 93 bozka guztira. Horien bitartez urduñarrek Ortega okindegiari eman diote 1. saria, Jorge Ugalderi 2.a eta Ederki urdaitegiari 3.a.

Parte hartu duten 90 pertsona baino gehiago horien artean ACCOReko saltokietan erabiltzeko 50 euroko bi bono zozkatu dira. Aurten Miren Ares eta Daniel Estévez izan dira sari horiek lortu dituzten bi pertsonak. Urduñako Udalak eta bereziki Ekonomia Sustapen Arloak parte hartu duten herritarrak zein denda eta taberna parte-hartzaileak zoriondu nahi ditu, haien sorkuntza bereziekin hiria alaitzen lagundu dute eta.