Albisteak

 
Abenduaren 20an bilera irekia egin zuten erakusketa aretoaren proiektuaren oinarriak ezartzeko asmoz. 'Urduña Hiria' izena izango du eta Kultur Etxean (Andra Mari plaza, 1) kokatuko da. Azken hilabeteetan hainbat auzokidek lanabes eta tresnekin lagundu dute, eraikin horren geletan dagoeneko kokatuta daudenak. Aurrerago bilera ireki gehiago egingo dituzte ekimen horren diseinuan aurrera egiteko helburuarekin. Udaberrian abian jartzea da ekintzaileen asmoa.