Albisteak

 

Martxoaren 1era arte zabalik egongo da 2019ko Otxomaioko kartel lehiaketan obrak aurkezteko epea. Txapelketa horren 35. edizioa izango da aurtengoa. Irudiak Udal Bulegoetan (Zaharra, 2) entregatu beharko dira. Aurreko urteetan bezala, lehiaketan maila desberdinak egongo dira: kimuena (5-9 urte), umeena (10-15 urte), gazteena (16 urtetik 30 urtera) eta nagusiena (30 urtetik gorakoa). Azken horren irabazleak 500 euroko saria jasoko du eta bere kartela Urduñako jaien iragarlea izango da. Atxikitako dokumentuan daude lehiaketaren oinarriak. 

Txapelketako oinarriak (PDF 220KB)