Albisteak

 

Urtarrilaren 28 eta 29an bokazio eta orientazio saioak egongo dira Urduñan  Nerbioi-Ibaizabal Gaztedi programaren eskutik.  DBH 4. mailako eta Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleei eta haien familiei zuzendutako tailerrak izango dira. Momentu desberdinetan burutuko dira. Bertan gaur egun dauden aukera akademiko eta laboralak azalduko dira eta baita lanerako eta bizitzarako konpetentziak ere. Lekuak mugatuak dira, 20 familientzako tokia egongo da (izena ematerakoan plazak gaindituko balira zozketa publikoa egingo da horiek esleitzeko). Izena emateko aukera urtarrilaren 20era arte egongo da zabalik Alondegian.

Kartela (PDF 558KB)