Albisteak

 

Urduñako Udalak, ACCOR Merkatarien Elkartearekin batera, abian jarri du aurten ere hiriko Erakusleihoen IV. Lehiaketa. Lehiaketak Gabonetan merkataritza-sektorea suspertzea izango du helburu, partaidetzaren eta saltegien sormenaren zein irudiaren sustapenaren bitartez.

Erakusleiho fisikoa daukaten merkataritzako, ostalaritzako eta zerbitzuetako establezimendu guztiek izango dute parte hartzeko aukera. Proposamenak ikusgai egon beharko dira, derrigorrez, abenduaren 10etik 22ra. Saltegiei hiru sari emango zaizkie, lehenengoa 250 eurokoa, bigarrena 200 eurokoa eta hirugarrena 150 eurokoa.

Izena emateko epea azaroaren 30ean bukatuko da. Horretako Udal Bulegoetan (Zaharra, 2) entregatu beharko da eskaera orria. Emailez, behargintza@urduna.com helbidera idatzita, edo telefonoz 945 38 30 03 telefonora (81. luzapena) deituta. Oinarriak eta izena emateko orria eskuragarri daude udal webgunean.

Herri bozketa

Aurtengo edizioan aipamen berezia jasoko du publikotik bozka gehien jasotzen dituen erakusleihoak.Izan ere, erosleek ere izango dute bozkatzeko aukera. Horretarako, establezimendu parte-hartzaileen artean banatuko den boto-kupoia bete beharko dute. Betetakoan, Turismo Bulegoan eta Alondegian horretarako jarritako hautestontzietan sartu beharko dute abenduaren 10etik 22ra arte. Boto-emaileen artean, 50na euroko 2 sari zozketatuko dira Accoreko saltegi kideetan erabiltzeko erosketa-txarteletan. 

 Oinarriak (PDF 66KB)

 Izen-emate orria (PDF 27KB)