Albisteak

 
4 eta 12 urte bitarteko haurrek gabonetako marrazki lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute aurten ere. Lana aurkezteko epea azaroaren 16an bukatuko da. Marrazki guztiek formatu berdina izan dezaten, Alondegian jaso beharko dira marrazkiak egiteko plantillak. Ikastetxeetan ere banatuko dira ikasleek parte hartu dezaten. Lehiaketan hiru kategoria egongo dira (2014/2016, 2011/2009, 2008/2006) eta bi pertsona sarituko dira horietako bakoitzean. Oinarriak osorik irakurri daitezke atxikitako dokumentuan. Sari banaketa abenduan izango da eta bertaratzen diren guztientzat saritxoak egongo dira.

 Oinarriak (PDF 84KB)